Transforma Sarea gara

Transforma Sareak, 2011.urtean sortua, 30 hezkuntza-komunitate baino gehiago biltzen ditu, eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea sustatzearekin konprometituta dago. InteRed-en bultzada eta laguntza ditu, eta prestakuntzarako, hausnarketarako eta elkartrukerako gunea da. Hezkuntza-komunitateari bideratuta dago, batez ere irakasleei. Egiturari begira, besteak beste, Sareak topaketa antolatzen du urtean behin, hezkuntza-baliabideak ditu eta ikastetxeen/irakasleen arteko elkartrukeak egiten ditu lurralde mailan.

Hezkuntza eraldatzailearen aldeko gure konpromisoa

Cuestionamos el actual modelo de desarrollo socioeconómico

Zalantzan jartzen dugu egungo garapen sozioekonomikoko eredua, bidegabekeria, desparekotasuna eta bazterketa sortzen dituelako, pertsonen eta planetako izakien eskubideak urratzen dituelako.

Proponemos una educación orientada a la transformación

Eraldaketa pertsonalera, kolektibora eta sozialera bideratutako hezkuntza proposatzen dugu, ikuspegi humanista eta integratzailea dituena.

Ejercemos una ciudadanía global

Munduko pertsona eta herri guztien eskubideak bermatzen dituen herritartasun globala lantzen dugu, modu kritikoan eta konprometituan.

Formamos personas

Natura zaindu eta harekin harmonian biziko diren pertsonak hezten ditugu.

Promovemos una educación inclusiva e intercultural

Hezkuntza inklusiboa eta kulturartekoa sustatzen dugu, bizikidetza, aniztasunaren onarpena eta gizartea aberastea bultzatzen dituena.

Destacamos la opción de la coeducación

Hezkidetzaren aukera nabarmentzen dugu, hezkuntza-ekintza genero-berdintasunera, indarkeria matxisten prebentziora, eta pertsonen gaitasun guztien garapenera bideratzeko

Creemos en la posibilidad de cambiar esta realidad

Egungo egoera aldatzeko aukera badagoela sinesten dugu. Horretarako, bizitza eta horren jasangarritasuna erabaki politikoen, hezkuntzakoen eta sozioekonomikoen erdigunean jarri behar dira.

Zer ekarpen egiten digu InteRed-ekiko aliantzak?

Lantaldeentzako laguntza, Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileak hezkuntza-komunitateetan aurrera egin dezan.

Prestakuntza-ekintzak klaustroentzat, zuzendaritza-taldeentzat eta bestelako lantaldeentzat honako gai hauen inguruan: herritartasun globala, hezikidetza, hezkuntza-ikuspegi eraldatzaileak (generoa, giza eskubideak, kulturartekotasuna, ingurumen-jasangarritasuna), metodologia berritzaileak…

Material eta baliabide didaktikoak. Laguntza, tresna horiek erabiltzeko orduan, eta baita programazioan eta irakaskuntza-lanean ere.

Tokikoa (gure errealitatea) eta globala lotzen dituzten proposamen didaktikoak (nazioarteko lankidetza-proiektuetan InteRed kolaboratzaile den herrietako errealitatera hurbiltzen gaituztenak).

Beste hezkuntza-esperientzia batzuk ezagutzea, irakasle-trukea Latinoamerikako eta Karibeko hezkuntza-komunitateekin.

Kanpaina hezitzaileak eta eragileak, gazteak mobilizatzea sustatuz.

Ikasleentzako eta familientzako tailerrak eta hezkuntza-proposamenak.

Transforma Sarearen aurrez aurreko topaketak, eskualde mailakoak eta estatukoak.

Beste hezkuntza-sareetako partaide izatea, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimendukoa, kasu.

Garapenerako nazioarteko lankidetza-proiektuen alde dirua biltzeko ekintzetan parte hartzea.

4.7 mugimendua

Garapen Jasangarrirako eta Hiritartasun Globalerako Heziketa helbururantz

InteRed 4.7 mugimenduaren parte da, hainbat sektoretako erakundeek eta norbanakoek osatutako topaleku eta eraikuntza kolektiborako gunea da, 2030 Agendaren 4.7 Helburua lortzeko lan egiten dugu. Ekintza politikoa bultzatzen dugu, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, mundu bidezkoago, jasangarriago eta berdintasunezkoago bat sortzeko ezinbestekoa dena, hezkuntza-sistemetan behar bezala txertatzeko eta finantzatzeko, bai autonomia-erkidegoan, bai estatuan eta nazioartean.

Logo AECID

Hasieratik, Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECIDen) laguntza izan du Mugimenduak.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies